SARRERA

 

Web orriaren atal honetan, orientatzaileei tresna bat eskaini nahi diegu beraien ikastetxeko Tutoretza Ekintza Planaren (TEP) antolamendua errazteko.

Nahiz eta beharrezkoa izan TEPa eskolaren testuinguruan oinarritzea eta eskola-elkarteko estamendu guztiekin eztabaidatzea, orri honetan ideia batzuk eskaintzen ditugu tutoretza lana aurrera eramateko.

Sarrera honetan lau atal daude TEPa egin baino lehen hausnarketa bultzatzeko: Tutore-lanaren helburuak, tutore-lanaren esparruak, tutorearen funtzioak eta tutoretzaren antolaketa.